Category Archives: Zuzeu

Pako Aristi: “EAJk duela 35 urte hartu zuen bide instituzionala ari da hartzen Ezker Abertzalea”

http://zuzeu.com/2013/01/17/pako-aristi-eajk-duela-35-urte-hartu-zuen-bide-instituzionala-ari-da-hartzen-ezker-abertzalea/

Gizon inkomodoa da Pako Aristi (Azpeitia, 1963) pentsatzen duena erraz botatzen baitu, ezein alderdiekiko batere errukirik erakutsi gabe. Eta taxuz bota ere. Idazle eta kazetaria bera, hainbat hedabidetan kolaboratu du eta azken aldian mugimendu independentistaren inguruko hausnarketak airean dabil. Arrakasta izan dute gaiaren inguruan eskaini dituen hitzaldiek, eta haietatik abiatuta idatzi du bere azken lana ‘Independentziaren paperak’ izenekoa. “Herri batek geldirik egoten ere jakin behar du”, dio, etengabeko egin beharra salatuz: “Argi geratu da jada non dauden Estatu Espainiarrak zein Frantziarrak jartzen dituzten mugak”.