Azkenak
Ekainaren 28a, duintasunaren eguna
Hiru dozena lagun abiatu dira oinez Biriatuko Lizarlan baserritik behera, Endarlatsako zubirantz. Bide hori hamaika jenderen eta pusken pasagune suertatu da aspaldiko denboretatik, inperioek gure herri hau hemendik bertatik bitan urratzea erabakiz gero batez ere. […]
Ez dute Euskal Herritarrek erabakitzen!
Frantses amorratua izateagatik eta ikastolen kontra egiteagatik ezaguna egin den Guy Poulou Ziburuko auzapezak “ez dute euskal herritarrek erabakitzen” adierazi zuen Ziburu Biziren galderaren ondotik. Bere ahotik zaborra entzuteaz ohitua nintzen arren, oraingoan zoritxarrez arrazoi […]
“Guk gure errota nahi dugu. Ez dugu jo nahi menperatzailearen atera gure ogia lortzeko”
Auzaskia izeneko proiektuaren berri eman nahi dizuegu gaur. Izan ere, proiektu interesgarria iruditu zaigu, filosofia egokia duena eta bultzatu beharrekoa. Berez, euskal kontsumitzaile eta ekoizle kontzientziatuen harreman-sare bat da Auzaskia, nazio-ikuspegia duena, eta haren helburua […]
Ikurrina Everesten
Bihar, Maiatzak 14, berrogei urte beteko dira Martin Zabaleta hernaniarra gailurrera heldu zela. Urtemuga hori baliatuz, Felipe Uriarteri horren inguruan egindako galdera berriro argitaratzea erabaki dugu: Elkarrizketa osorik ikusteko aukera hemen.
Macronek aginduta, 12an ikastolara!
Heldu den astean berriz ikastetxera joan behar naiz, gobernu frantsesak erabaki hori hartu duelako, edo, hobeki erranda, botere ekonomikoek hala exijitu diotelako. Hain zuzen, gurasoek beraien nagusiak aberasten segitu ahal izateko, haurrak nonbait uztera behartu […]
“Bizi ahal izateko euskararen beharra duela ondorioztatu du”
Ainize Madariaga Muthular (Baiona, 1983) Gizarte Antropologian lizentziatua da, baita Euskal Ikasketen graduondokoduna ere, eta Hiznet soziolinguistika graduondokoa amaitu berria du. Aurrez Gure Berriak komunikabidean lan egindakoa da, eta egun Berria egunkarian ari da. Komunitatea […]