Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Pako Aristi Gaur Getarian hartu dut goizeko lehen kafea, moilan, arkupeetan dagoen tabernaren babesean, eguna argitzen ari zuen unean. Ontziak kaira iristen ari ziren, eta berdelaren edo antxoaren deskarga egin ondoren, sarea garbitzen hasi da […]
2011n esanak… (www.iparla.wordpress.com) “Inolaz ere ez dira hauteskundeak etab. botere politikoaren faktore oinarrizko eta eratzaileak; botere politikoa hauteskunde eta abarren aurretikoa da eta botere politiko horrek hauteskundeak sortu, produzitu, baldintzatu eta erregulatzen ditu…Botoak eta gehiengoak ez dira indar […]