Independentziak ez du bermatzen demokrazia, baina independentziarik gabe ezinezkoa da demokrazia.
1.- Demokrazia ezinezkoa da Espainian eta Frantzian, zapalduak dituzten nazioen askatasunik gabe. Demokrazia herriaren gobernua da; herria, berriz, bere helburuak lortzeko boterea erabiltzen duen gizatalde bat da. Demokrazia ezinezkoa da Espainian eta Frantzian, guk ezin baitugu gure helburuak lortzeko botererik erabili.
2.- Demokraziak estatu bat izatea eskatzen du lehenengo, nazio bat izatea, herri baten existentzia. Gure herritartasuna gure estatuak onartzen duenean hasiko da guretzat demokrazia. Herri gisa libreak ez garen artean, demokrazia amets bat besterik ez da.
3.- Espainiako eta Frantziako estatuak gureak balira bezala demokratizatu nahi ditugu, ondoren gure askatasuna lortzeko ametsetan. Ordena beste bat da: gu libre garenean helduko da demokrazia.