INDEPENDENTZIA LORTZEKO BIDEA AZTERTUKO DUTE KOLDO MITXELENAN

Gureberriak Euskal Herriaren aldeko komunikabide bat da; herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea.

Duela hiru urte sortu bazuten ere, azken urte honetan hartu du indar gehien. Herritar orok politikarekin ezinbestean duen lotura kontuan hartuta, eta askatuasun egarriak bultzatuta elikatzen dute Gureberriak.com webgunea.

Iaz gainera, euren lehen liburua aurkeztu zuten Durangoko Azokan: Zapalkuntzatik askatasunera.
Independentzia du ardatz liburuak. Izenburuak berak dioen moduan, Euskal Herriak urte luzez jasan duen zapalkuntza, eta egoera horrek gaur egun arte sortu duen nahasmen kontzeptuala islatu nahi izan dituzte. Independentzia lortzeko zein bide jorratu behar diren ere proposatzen dute.

Gureberriak taldeko kideen arabera, luze eta zabal idatzi da gai honen inguruan, baina liburu honetan eztabaida modu xaloan landu dute; edozeinek eta modu errazean irakurtzeko.

Liburuan landu dituzten hainbat kontzeptu politiko dibulgazio mailara eramateko asmo dute orain: bakea, elkarbizitza, erabakitzeko eskubidea, autodeterminazioa, etab.

Teoriatik praktikara

Zapalkuntzatik askatasunera liburua ardatz hartuta, mahai inguruak egingo dituzte, herritarrek gaiaren inguruan eztabaidatzeko aukera izan dezaten.

Lehen saioa Donostian egingo dute; otsailaren 25ean Koldo Mitxelena kulturunean, 19:00etan.

koldo-web

Solasaldi bakoitzean hainbat gonbidatu elkartuko dituzte, eta ikuspegi ezberdinak plazaratzen saiatuko dira, eztabaida ahalik eta aberatsena izan dadin. Datorren asteko saioan, esaterako, Mirari Bereziartua, Ane Ablenado eta Asisko Urmeneta eseriko dira mahaiaren bueltan, eta Ainara Artetxek egingo ditu moderatzaile lanak.

Hurrengo saioak Ipar Euskal Herrian egingo dituzte: martxoaren 11an, Urruñan, eta martxoaren 21ean, Uztaritzen.

uztaritze-web

http://irutxulo.hitza.eus/2016/02/19/independentzia-lortzeko-bidea-aztertuko-dute-koldo-mitxelenan/

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 388 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .