Ni ez naiz sorgina (suak errerik, keak gorderik) izeneko dokumental bat egiten ari dira, sorgin-ehizari buruz, eta laguntza ekonomikoa behar dute.
Modu pedagogikoan azaldu nahi dute prozesu historiko konplexu hura, bai eta hark Euskal Herrian utzi duen arrastoa ere. Horrekin, zalantzan jarri nahi dute iritsi zaigun kontakizuna, bai eta gogoeta eragin ere akelarreen eta besteren inguruan. Helburua sorgin-ehizari buruzko narratiba deseraikitzea da, eta bere garaian bidegabeki ehizatu zituzten haien memoria eta duintasuna berreskuratzea.
Duela bostehun urte gertatu zen lehen exekuzio kolektiboa sorginkeriagatik, Auritzen. Nafarroan Garaian, sekta sataniko bat aurkitu omen zuten, eta kondenatuei zigor eredugarria ezarri zieten: urkatu zituzten, eta, ondoren, gorpuak erre. Sarraski harekin, jazarpena hasi zen, eta mende oso bat iraun zuen; milaka pertsona akusatu eta bidegabeki kondenatu zituzten.
Gezurrezko kontakizunak mendebete ez, bost mende iraun du. Pentsa partez euskaraz den telebista espainol batean entzunak gara Inkisizioari eskerrak eman beharrean garela, erokeria hura geldiarazi zuelako. Bada garaia egia jakiteko eta zabaltzeko.
Esan bezala, dirua behar dute dokumentala egiteko, eta, hala, kanpaina bat abiatu zuten dirua biltzeko. Urtearekin amaituko da kanpaina; berehala, beraz. Zuk ere parte har dezakezu diruztatze horretan. Nahi baduzu, sartu hemen eta egin ekarpena (gune horretan dituzu argibide guziak), edo Laboral Kutxako kontu honetan sartu dirua bestela: ES45 3035 0082 89 0821123696 (SWIFT CLPEES2MXXX)