Ekaitz Bergaretxek MASUSTA ERREXIMENTA abertzale baten bizipenak liburua idatzi du Herrima argitaletxearekin.
Liburuaren sinopsiak honelaxe dio:
“Behar zirenak isildu izan ditu Ekaitz Bergaretxek, eta, orain, bere buruari baimendu dio mutu kukutuak zituen bizipen izugarriak kontatzea; bere buruari, gizabanako gisa, baina baita Euskal Herriari ere, euskaldun zapaldu gisa. Pistola baten ahoaren leize iluna begien parean ikusi duen haurrak nolako soa ukanen du engoitik? Etxearen babespea, tenplua, poliziaz zikindua bizitu duen haurra nola fidatuko da berriz ere ohantzearen segurtasunaz? Aitaren figuraren eta etsai gorenaren zanpaketaren arteko paralelismoak ere ez du arintzen historiaren peko istorio hau. Etxe hartakoak ez dira etxe hartan baizik gertatu, baina estrapolatu daitezke herriaren kontakizunera: teilatu beraren pekoak dituzu.
Ausardiaz eta zintzotasunez mukuru betea den lekukotasun honek herri zintzikatu baten itzaleko bizia islatzen dizu; banalitatez mozorrotutako ezohiko egunerokoa, eta, bestalde, azken zatian, epikaren analisi pertsonal poetikoa duzu. Biek dute xede berbera: gure iragana hurbiletik ezagutzea, orainaren hobeki ulertzeko eta, herri gisa, zapalkuntza-egoeratik ateratzeko bide-orria diseinatzen entseatzeko”.
Gureberriakek egilearengana jo du liburuaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko, eta hauxe da Bergaretxek kontatu diguna:
2.- Zer gogoeta ekarri dizu idazketa lan honek?
1.- Nola etorri zitzaizun liburu hau idazteko ideia?