Apirilaren 21ean aurkeztu zuen Pako Aristik, Koldo Mitxelena Kulturunean, bere liburu berria: Irunberri, 1990: Arroilaren negarra. Liburuan, 1990ean Irunberriko arroilan hilik agertu ziren ETAko bi militanteren kasua aztertzen du Urrestillako idazleak, agerian utziz bertsio ofiziala “fikzio hutsa” izan zela. Aristirekin izan gara gu, liburuaren berri lehen eskutik jakiteko.