Hauteskunde bitarte honetarako

Ziur aski, demokraziak hauteskundeen beharra du bere funtzionamendurako; ordea, erregimen politiko batek hauteskundeak antolatzeak ez du bermatzen erregimen horren demokratikotasuna.

Demokraziaren teoria politikoa hori baino askoz ere sakonagoa da. Bestalde, hauteskundeetan parte hartzeko aukera izateak ez du parte hartzera derrigortzen: praktika politikoak aspaldi frogatu du abstentzioaren balioa erreminta politiko gisa.

Euskaldunei dagokigunez, Estatu Espainola (Frantsesa) mendean gauzkan erregimen inperialista da; beraz, objektiboki ez-demokratikoa. Contradictio in terminis da independentziaren alde borroka egiten dela esatea eta estatua legitimatzea bere instituzioetan parte hartuz; betiere, statu quo-a indartuz. Erregimen politiko baten legitimotasunik eza salatzeko gaitasuna da abstentzioari aitortzen zaion ahalmen garrantzitsuenetako bat. Asma ezazu, bi segundotan edo, nik zer egingo dudan U23n.

Jesus Arregi Bengoaren testua, Goienan publikatua. Jatorrizko artikulua

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 388 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .