Publikotasuna Espainiako parametroetan planteatzen da hemen

Hezkuntza estrategikoa da edozein herrirentzat. Euskal Herriaren eta euskararen kasuan, ezin argiago ikusten da. Gaia pil-pilean dago. Izan ere, lege bat onartu nahi dute Euskal Herriaren ipar-mendebaldean, oso kaltegarria izateko itxura guztia duena; ikastolen kontrako erasoak eta gorrotoa areagotu dira ezker-eskuin; ingelesa euskararen kontrako armatzat erabiltzen da, eta abar, eta abar.

Gureberriak Jonjo Agirrerekin izan da. Izan ere, hezkuntzari dagokionez, Agirrek badaki zerbait, oso kezkatuta dago eta oso aktibo ageri da sare sozialetan, iritzi-artikuluetan eta bestetan hezkuntza dela eta.

 

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 388 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .