Euskal Herriko historia eta mitologian oinarritzen da Lur Barnea musika taldea, eta lan berria aurkeztu du, “Amaiur. Gaztelu baltza” komikiaren irudiz lagunduta.
Egilearen esanetan, hiru abesti argitaratzeko erabakia ez da arinkeriaz hartu, eta badira hainbat arrazoi: “Alde batetik, gure historian ezinbesteko gertakaria da, eta erresistentziaren ikono bihurtu da, eta iruditu zitzaigun horren garrantzia azpimarratzeko hiru abesti egitea deigarria izango zela. Beste alde batetik, gauza gehiegi kontatu nahi genituen abesti bakarrean islatzeko, eta, hiru kontzeptu nabarmendu nahi genituenez, ideia bakoitza abesti batean garatu dugu”.
Urriaren 20an, Amaiurko gazteluaren defentsari buruzko bigarren abestia eta bideoa argitaratu genituen.
Gaur, hirugarren eta azken kantua argitaratzen dugu Gureberriak webgunean, “Memoria” deiturikoa; kantuan, gertakari horren memoriak duen garrantziaz hausnartzen da. Batailan baino gehiago, egindako erresistentzian jartzen da fokua, eta gaur egun egin dezakegun irakurketa da gakoa, batez ere etorkizuna eraikitzeko baliagarria den tresna gisa ikusita.
LUR BARNEA – “Memoria”
LUR BARNEA – “Amaiur II. Defentsa”
LUR BARNEA – GURE EPIKA: