Martxan da, dagoeneko, Oihaneder Euskararen Etxea eta Gauekoak eragileen laguntzarekin, Aritz Ibarra marrazkilariaren eta Fernando Sánchez Aranaz idazlearen “Gasteiz 1200 – Defentsa amaigabea” eleberri grafikoa babesteko crowdfunding kanpaina.
Lan hori argitaratzen lagundu nahi?
Egin ekarpena eta zabaldu deialdia. Apirilaren 4an amaituko da epea.
Eskerrik asko
https://www.itsulapikoa.eus/es/proyectos/gasteiz-1200-defentsa-amaigabea-eleberri-grafikoa
Gaztelako Alfontso VIII.ak Gasteiz setiatu zuen, eta hiriak aurre egin zion eraso bortitzari. Gasteizek kapitulatu egin zuen, Nafarroako erregearen baimenaz, zazpi hilabetez setiatua egon ondoren.
“Urrunago ikusteko gauza izan bagara, ez da izan gure ikusmenaren zorroztasunagatik, ezta gure altueragatik ere; aurretik izandako erraldoien soinburura igo garelako baizik.
Gu bagara gauza aipatutako euskaldun adoretsu horien lekukoa hartu eta aurrera egiteko. Ez guk inolako dohain berezirik dugulako, ez, aurretik izan ditugun erraldoi guztien soinburura igo garelako.
Gure Nafar estatua defenditu zutenen soinburura igota gaudelako ikusi ahal izan dugu zein den askatasunerako bidea”.
Ez ditzagun ahaztu.
Jacques Le Goffek esana da:
Memoria kolektiboa apustu garrantzitsua izan da boterea lortzeko gizarte-indarren borrokan. Oroimenaren eta ahanzturaren nagusi bihurtzea da gizarte historikoak menderatu eta menderatzen dituzten klase, talde eta gizabanakoen kezka handienetako bat. Ahanzturak, historiaren isiltasunak dira memoria kolektiboa manipulatzeko mekanismo horien adierazgarri.