Baionako Biltxoko elkarteak lokal bat estreinatu berri du Augustin karrikan. Lagun artean sortu da gogoa leku bat izaiteko, euskara eta euskal kultura hedatzeko.
Duela lau urte gauzatzen hasi da eta azkenean atxeman da leku bat, lanak egin eta orai prest da ateen idekitzeko.
Pantxika Urruty elkarteko lehendakariarekin eta Ibai Aguirrebarrena Mendiboure hastapeneko sortzaile taldeko kidearekin hobeki ezagutu dugu elkartea.
Biltxoko zoin helburuekin sortu duten azaldu dauku Ibaik:
*Gure Irratitik harturiko albistea.