Hitzaldi interesgarri bat dakarkizugu gaur, Kanaldudek grabaturikoa.
Euskal Herriaren historiari begiratzen zaionean, argi da sekula konpondu gabeko arazo bat badela, ziklikoki gerla eta gatazkaz, okupazio eta oldartzez josia baita historia hori. “Euskal arazoa” deitua ez ote litzateke hobe “kolonizazio arazoa” deitzea? Kolonizatua ote da Euskal Herria? Galdera horien itzulian eztabaidatu zuten Ane ABLANEDO eta Eneko BIDEGAIN irakasle eta idazleek Baltsa Elkarteak antolatu hitzaldian joan den irailaren 25ean Ziburun.