Pako Aristi (Urrestilla, 1963) idazlearekin izan gara solasean.
Aspalditik ari da Aristi Euskal Herriaren independentziaren aldeko pedagogia egiten. Besteak beste, Berria egunkarian idazten dituen iritzi artikuluetan, Independentziaren paperak (2012) eta Euskararen isobarak (2014) liburuetan eta hainbat herritan eman dituen hitzaldietan azaldu du jarrera hori, hainbat eta hainbat hausnarketatan.
Pasa den urtean Rosa itzuli da eleberria argitaratu zuen eta lan honetan ere oso presente dago gure herriaren egoeraren inguruko hausnarketa kritikoa.
Non aurkitzen du bakea Rosak?
Imanolek dioen moduan, batzuetan hobe da ezer ez egitea?
Errealitatetik kanpo dagoela esaten diote Rosari (Ertzainak, lagunak…). Bera al dago errealitatetik at?
Mikelek Rosari esaten dio egin behar dena eta egin behar genukeena ez direla gauza bera izaten politikan. Horrela behar du izan?