“Erdaldun berri askorentzat euskara eragozpen iturri bilakatu da”

Joxe Manuel Odriozolaren azken liburuaren izenburua iradokitzailea da: “Nora goaz euskalduntasun honekin?” (Elkar, 2017) . Izenburutik haratago, mamitsua da liburua, eta egilearekin izan gara, jorratzen dituen hainbat gairi buruz hizketan. Bideo hauetan, identitate nazionalari eta bortxari buruzko hainbat gogoeta ikus ditzakezue:

Hizkuntza etnikoa ez da beharrezkoa eta ezinbestekoa bizitzeko. Gainera “eragozpen iturri” ere bihur liteke, beharrezko hizkuntzaren funtzioak erdarak betetzen dituenez gero.

Nondik hasi beharko genuke nazioa minorizatzearen aurkako gure borroka?

Lehen, Ikastoletan, euskararen transmisioa paradigma nazionalean egiten zen. Gaur, aldiz, zentzu etnokultural indargabetu batean egiten da. Zerk ahuldu du Herriaren botere hura?

Luzarora, espainolisten hizkuntza-politika asimilatzaileak baino kalte handiagoa egin diezaguke euskotar indiferenteen politika etnodiglosikoak…

‘Euskalduntasuna politikoa eta linguistikoa da. Hori dela eta, eskaletasun politiko nazionalak morrontza linguistiko komunikatiboa dakar…’

Euskal Herrian funtsesko funtzio komunikatiboak espainolak eta frantsesak betetzen dituzte. Nola lortu daiteke funtzio horiek euskaldunok betetzea?

Hizkuntzaren erabilera kultural nazionala eta erabilera etnokulturala aipatzen dituzu. Non dago aldea?

Nazio identitatea bere helburuak lortzeko programa politiko bat daukan identitate etniko politizatua dela diozu. Boterea eskuratzeaz ari zara?

Nazio anitzeko estatuen mende dauden nazio minorizatu batzuek beren nazio politiko burujabea eraikitzeko asmoa dute. Nola ikusten duzu gurean asmo hori?

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 388 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .