Joseba Ariznabarreta hil da

Joseba Ariznabarreta hil da, euskal politikan erreferente nagusietako bat izan beharko zukeen ideologo emankor eta zorrotzenetakoa.

Joseba Ariznabarretak Euskal Herriaren askatasunaren alde jardun zuen bizitza guztian, eta askok beren guraso politikotzat daukate Ariznabarreta. 88 urte zituela zendu da (Galdakao, 1936 – Irun, 2025).

Iñaki Aginagaren jarraitzailea izan zen, haren ideiak jaso zituen eta esan dezakegu Aginagak utzitako hutsunea berak bete zuela urteetan, hamaika hitzaldi eta hamaika irakaspen emanez, Orreaga Taldearen bidez batez ere. Baditu bi liburu idatziak: Pueblo y poder liburu mardula eta Euskadi: aproximación política.

Hitzaldi eta liburu horietan dago haren pentsaera, zeina Euskal Herriarentzat ezinbestekoa baita burua altxatuko badu.

Joseba (Pueblo y poder): “Ez nago prest nire estimua musu-truk lagatzeko. Galtzaile ateratzen banaiz, argi eta zutik hilko naiz behintzat. Gorroto dut esklaboaren ustezko zoriona”.

Garaipenik ez duzu ezagutu, zure herriak menpeko jarraitzen duelako, baina zutik, argi eta duin joan zara, lagun. Ez adiorik, Joseba, eta eskerrik asko Euskal Herriari hainbeste emateagatik. Gaur, Euskal Herria txikiagoa da.

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 398 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .