Urte berri on, Euskal Herria!

Zuen zain

Herri gisa bizi iraun nahiak eraman gaitu borrokatzera.
Menpekotza apurtu nahirik, gure indarrak bilduz aurrera.
emadak eskua anaia, besarkada zabal beroa!
Etxera etorri haiz gure artera, arnas berritzeko gogoaz.

Zuen zain Kantauri itsasoa, zuen zain Auñamendiak!
Zuen zain lautada zabal horiak, errekasto eta lamiak!

Askatasun nahiaren gatibu, zenbat anai-arreba bidean,
borroka goriaren sugarretan, kiskaliz urte luzeetan.
Emadan eskua arreba, besarkada zabal beroa!
Etxera etorri haiz gure artera, bizi-itxaropen asmoaz.

Zuen zain Kantauri itsasoa, zuen zain Auñamendiak!
Zuen zain lautada zabal horiak, errekasto eta lamiak!

Zuen eskaintza izan zen oparoa, gero ere izango da naroa,
gure artean nahi zaituztegu, eraikiz herri honen geroa.
Emaguzue eskua lagunak, besarkada zabal beroa!
Herrira etorri zarete-eta, amaituz gure amets gaiztoa.

Zuen zain Kantauri itsasoa, zuen zain Auñamendiak!
Zuen zain lautada zabal horiak, errekasto eta lamiak!
Zuen zain daukazue herria…
Zuen zain gauzkazue herria.

Hitzak eta musika: Patxi Saiz
Argazkiak eta bideoa: Itxaso

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 397 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .