Oliber Foixen hitzaldia

Azaroaren 5ean, Oliber Foix historian adituak hitzaldia egin zuen Galdakaon. Hitzaldiaren izenburua “824-2024 Eneko Aritza eta estatu baten sendotzea: testuingurua eta ondorioak” izan zen, eta antolatzaileek horrelaxe laburtu zituzten hitzaldiaren nondik norakoak:

“Aurten, 1200 urte bete dira Eneko Aritza nafarren errege izendatu zutenetik, eta, inork gutxik gogoratu eta gogorarazi badu ere, lau haizetara zabaldu beharreko ospakizuna izan beharko luke euskaldunontzat gertakari hark. Zergatik? Ba al du horrek garrantzirik egun? Horiek dira, hain zuzen ere, Oliber Foixek bere hitzaldian erantzun dituen galderetako batzuk, beste hainbesteren artean”

Gureberriak-ek hitzaldiaren grabazioa lortu du eta interesgarritzat jo du hura zabaltzea.

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 397 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .