Okerreko orduan, okerreko tokian (Aitor Zabaleta gogoan)

Gaurko egunez eraso zioten Aitor Zabaleta realzale donostiarrari, orain dela 25 urte, Espainian, Madrilen. Labanaz eraso zioten, eta bihotzean zauritu zuten. Biharamunean hil zen, 28 urte zituela.

Donostiarrek ez daukate ahazteko. Aitor bezala, Aingeru Gorrotxategi ere donostiarra da, musikaria. Zorigaiztoko egun hartan, Aingeruren lagunak ere Madrilen ziren, Realaren eta Atletico Madrilen arteko partida ikustera joanak. Irrati bidez jakin zuen Aingeruk erasoaren berri. Haren larria! Pentsa, artean ez zen sakelako telefonorik, ez whatsappik.

Handik gutxira, duela 24 urte, Zerutik abestia sortu zuen Aitor Zabaletaren omenez, baina orain arte ez du grabatu: “Tristura handia sortzen zidan”. Konposizioaren bidez, zeharkako txirularen gozotasunak lagunduta, Aitorren oroitzapena bizirik mantendu nahi du. Abestian hitz-jokoa eginez, zerua ere txuri-urdina dela gogoratzen du, Aitorren talde kutuna bezala, realzalearen kontsolagarri.

Hona hemen, ba, abestia.

Eskerrik asko, Aingeru.

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 388 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .