
Orreaga taldeak, ohi duen bezala, hitzaldi-ziklo interesgarria antolatu du Galdakaon. Hiru hitzaldi izango dira, Torrezabal kultur etxean, hilaren 7an, 14an eta 21ean (asteartea), arratsaldeko 7etan guztiak ere. Hauek dira hizlariak: Luis Mari Martinez Garate, Eneko Bidegain eta Manu Etxebarria.
Bihar bertan izango da lehenengo hitzaldia, beraz: Luis Mari Martinez Garatek Iñaki Aginaga, el hombre que pensó la nación liburua aurkeztuko du.
Hilaren 14an, Eneko Bidegainen txanda izango da. Hark ere liburu bat aurkeztuko du: Bichta éder thriller politikoa.
Azkenik, hilaren 21ean, Manu Etxebarriak emango du hitzaldia, Gorbeialdeko etnografiari eta mitologiari buruz.