
Martxoaren 16an, “Euskara eta burujabetza elkar elikatuz” jardunaldietako lehen mahai-ingurua egin zen Donostian, San Jeronimo kaleko kriptan.
Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatu ditu jardunaldiok, eta lehen mahai-ingurua eragile subiranisten artekoa izan da. Oier Pagaegi Herriexistentzia taldeko kidearen iritzi batzuk ekarri ditugu hona.