Pako Aristirekin izan gara, “Idazki politikoak” liburuaren aitzakian. Azken urteetan “Berria” egunkarian idatzitako artikuluen antologia eder bat dakar liburu horrek, eta webgune honetan bertan eska daiteke. Hona hemen zer kontatu digun Urrestillako idazle handiak.
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Western pelikuletan askotan ikusi izan ditugu unaiak edo cowboy-ak soka botaz animaliak edota pertsonak harrapatzen. Sokari korapiloa egin, bota eta tira. Behin harrapatuta, ibiltzeko askatasuna bai, betiere soka eusten duenak ezarritako mugetan. Boterea, beraz, sokari […]
Fernando Maiora Mendia ikerlari eta idazle artaxoarrak denbora luzea igarotzen du artxiboetan, paper zaharren artean. Dena aztertzen du, eta hala idatzi ditu interes handiko hainbat liburu. 2021. urtean, “Navarra, reino del euskera” liburua argitaratu zuen. […]
Gaurko egunez eraso zioten Aitor Zabaleta realzale donostiarrari, orain dela 25 urte, Espainian, Madrilen. Labanaz eraso zioten, eta bihotzean zauritu zuten. Biharamunean hil zen, 28 urte zituela. Donostiarrek ez daukate ahazteko. Aitor bezala, Aingeru Gorrotxategi […]