
Hitzaldi-ziklo ederra antolatu du Orreaga taldeak azarorako, Galdakaon. Lau hitzaldi izango dira, Torrezabal kultur etxean (Agirre lehendakariaren plaza), hilaren lau ostiraletan, 19:00etan. Lehenengoa Oscar Alvarez Gilak egingo du, etzi (hilak 4), naziogintzan historiaz egiten den erabilerari buruz. Gai interesgarria inondik ere.
Beste hitzaldiak Adrian Zelaiak, Aitzol Altunak eta Gartzen Garaiok emango dituzte; hilaren 11n, 18an eta 25ean, hurrenez hurren. Gaiak: munduaren egoera, foruak eta Aiaraldeko Ekintzen Faktoria ekimena. Ikus egitaraua.
Hitzaldi bat ez beste guztiak euskaraz izango dira.