EHZ festibala aste hondarrean

Hemen da berriz Euskal Herria Zuzenean festibala (EHZ). Aste hondarrean izanen da, uztailak 1, 2 eta 3, Irisarrin (Nafarroa Beherea). Ohi bezala, egitarau zabala apailatu dute: kontzertu andana bat, antzerkia, film laburren emanaldia eta bertze izanen da. Bortz gunetan iraganen dira horiek guziak. 

Bertzeak bertze, Delirium Tremens taldea ikusteko parada ukanen dugu, aspaldiko partez. 1991n desegin zen taldea, baina berriz elkartu dira taldekideak, 30 urte iragan eta, eta disko bat egin berri dute. Bizpahiru kontzertu emanak dituzte jadaneko, eta Iñigo Muguruza zenaren lekua Haritz Harregi gitarra-jotzaileak hartu du taldean.

Baina sortu dira beste talde batzuk ere azken urteetan Euskal Herrian, eta Irisarrin izanen dira haietako zenbait (Lumi, Ibil Bedi, Bulego, Frikun…), baita bertze musika-talde anitz ere, hemengo eta hango. Ikus informazio guzia hemen: https://www.ehz.eus/eu/.

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 391 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .