Uztail honetan, bostehun urte beteko dira espainolek Amaiurko gaztelua hartu zutela. Baina, gertakari bortitz hartan ere, Nafarroako Erresuma librearen aldekoek gogor egin zieten inbasoreei, eta, harrezkero, Amaiur euskaldunon erresistentziaren ikur bilakatua da.
Bada, V. mendeurren horren harira, Asisko Urmeneta komikilari iruindar ezagunak Amaiur! Libera State nobela grafikoa idatzi du, eta Gaztelu elkarteak, Herrima eta Erroa argitaletxeek eta Gure Berriak komunikabideak argitaratu, elkarlanean. Larunbatean aurkeztuko dute liburua, hilak 16, eguerdian, hamabi-hamabietan, Amaiurren berean.
Amaiur! Libera State, baitezpadako liburua, gure herriaren historiako gertakari inportante hura galtzaileon begietatik kontatzen duena formatu atsegin batean, eta gure narratiba nazionala eraikitzeko balio duena.
————————————————–
Aurkezpen-ekitaldiaren egitaraua:
– Harrera musikatua: Pottoka & Eskortz
– Alkatearen agur-hitzak
– Tatuaje-lehiaketaren irabazleei sariak banatzea
– Asisko Urmenetaren hitzaldi ilustratua
– Herria kantuz, eta zintzur-bustitzea
Gure historia gure hizkuntzan kontatzeari buruz.
Jo litezke gure iraganeko gerlak nazioa askatzeko gerlatzat?