Haltzari ez eska fruiturik

Endemiko: gaixotasunez mintzatuz, eskualde edo lurralde jakin batekoa dena eta bertan ia iraunkorki edo aldian behin agertzen dena. Adjektibo gisa, sarritan errepikatzen den gertaera negatiboa.

COVID-19 birusa endemiko bilakatzear egon daitekeelako ustea zabaldu den honetan, gure artean hedaturik dagoen beste arazo endemiko bati erreparatu nahi nioke.

COVID-19aren kasuan ez bezala, haren intzidentzia askoz nabariagoa da espainiarren mende dagoen gure herriaren zatian, frantziarren mende dagoen zatiarekin alderatuz. Sintoma nagusia menderatzaileei euskal zerbitzu publikoak eskatzean datza.

Gaitz horrek ere aldaerak ditu. Batzuetan, osasun-sisteman fokalizatzen da, eta espainiar osasungintzan lan egiten duten euskal mediku, pediatra, administratiboak euskaldunak izan daitezela eskatuz adierazten. Beste batzuetan, hezkuntza-sistema izaten du jomuga, eta euskal curriculuma irakatsiko den espainiar hezkuntza-sistema publiko euskalduna aldarri.

Ez da agertzen den lehen aldia inondik ere, eta oraingoan espainiar telebista publiko autonomiko bat euskalduntzea da gaitzak hartu duen azken aldaera, (H)itzartu Eitb izeneko plataforma eta guzti.

Eta ez dut inolako kritikarik gaitzaz kutsaturikoentzat, ezta zalantza izpirik ere haien intentzio onaz ere.

Gutar guztiok nahi genituzke osasun eta hezkuntzasistema publiko euskaldunak, eta euskal irratitelebista publikoak, nola ez ba!

Baina, horretarako, (h)itzartu beharrekoak geu gara, eta gure estatua, lozorroan (eta bahiturik) baitago.

Estatu indartsuak dauzkaten nazioetako zerbitzu publikoak nahi ditugu, baina gure estatua indartu gabe; are, menderatzaileen estatuak indartuz. Eta horrela ezin da.

Autonomisten ametsetako munduan dena da posible, okupatzaileen aurrekontuek finantzatutako euskal zerbitzu publikoak ere bai, baina kontua da ametsa amaitzean amesgaiztoa hasten dela, edo, are okerragoa dena, errealitatea. Eta hura iluna da, osooso iluna.

Gaitzaren kontrako txertorik ez espero; sendagai magikorik ez da aurreikusten epe laburertainean.

Prebentzioa da gakoa: ideologia osasuntsu bat kontsumitzeaerrealismo politikoa, ahal dela.

Zaindu maite duzun hori. Akabatu gorroto duzun hori.

Jon Gartzia, Gasteiz.

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 388 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .