Irailean Zarauzko Modelo aretoan estreinatu zen ikusgarri dramatizatuaren irudiekin gatoz gaur.
Egileen hitzetan:
“SUGARREN MENDE memoria-ariketa bat duzu, eta sorgin-ehizaren garaian idatzi diren testuetatik abiatuz eraikia izan da.
Orduko juristak eta teologoak mintzatu zaizkigu lotsagabe-lotsagabe euren zinezko jomugaz.
Ikuskizun dramatizatuak orduko testuinguru hartara eraman gaitu, zeinean eraikitzen ari baitira Aro Modernoko oinarri autoritarioak.
Garretatik atera ditugu gure arbaso ehizatuen auhenak eta garrasiak, orduko bidegabekeriaren lagin ozena.
Malkoak turrustan eta dolore handiz zioen:
«Egiatan ni ez naiz sorgina, eta ez naiz izan, baina su ematen zidaten parteetan, eta izterretan eta zangoetan, eta lepoa tinkatzen zidaten, eta bihurtzen, eta orroaz erraten zidaten hil eta akabatu behar nindutela ez banuen konfesatzen…
Eta oinazetik libratzearren deklaratu nuen ene buruaren eta bertze gaineratekoen kontra».
Grazia Berroetaran, 1611.
Antzerkia, musika eta marrazkia batera, argi egin nahiz tragedia izugarri haren gainean.
DANIEL ARBELETXE-MARIAÑES GOROSTIAGA-XANMARI IRIGOIEN-OLIBIER AROTZARENA-HELENA XURIO-ASISKO-MIRENTXU IRIARTE-AINIZE MADARIAGA-EUKENE XURIO-Eta haurrak:
GARAZI BELDA-MAITEXA IRIARTE-OLHAIN IRIARTEANJE-PELLETRAT-ENEKA PELLETRAT-GEXI URMENETA-LEIXA URMENETA”.