778. urtea. Agorrilak 15 zituen gure herriak Ibañetako mendi gainean Carolus I.aren gudarostea garaitu zuenean eta Nafarroako Erresumaren atalaurrean sartu zenean. Data ezinago esanguratsua, inoiz ukatu gabeko estatuaren jarraikitasuna aldarrikatzeko.
Hala, 778ko balentria hura gogoratzeko, zenbait ekitaldi izan dira igandean Euskal Herrian. Gure Berriak haietako batean izan da, Orreaga taldeak urtero Pasai Donibanen antolatzen duen ekitaldi politikoan, Askatasunaren Eguna izendatutakoan.
Gure historiako gertaera hura gogoratzeaz eta Ibañetan gure herriaren alde borrokatu zirenak omentzeaz gain, esan bezala, Nafarroako Estatuaren jarraikitasuna aldarrikatu dute, eta gogoeta mamitsuak, mezu sakonak eta salaketa gogorrak egin dituzte oholtzatik, batzuetan bertsoz, biolin doinuz eta errimaz lagunduta. Dantzak eta kantuak ere izan dute beren tokia. Iñaki Aginaga politikari eta pentsalari handi zendu berria ere gogoan izan dute.
Hona ekitaldiaren aitzakian prestatutako bideoa: