Gaur, dantzaren nazioarteko egunaren aitzakian, bideo estreinaldi batekin gatozkizue.Ez da gurean ohikoa, ohikoa ez denez, atzerriko talde bat euskal doinu tradizional bat eta euskaraz abesten entzutea.Zinerako musika eta audio ingeniaritzan espezializaturiko emakume hirukote bat da Alma, egoitza New Yorken duena. Pop musika ikuspegi berri batetik lantzen dute, ahots harmonietan oinarriturik. Estreineko aldiz, euskaraz abestera animatu dituzte Arineketan taldekoek, Juan Ignazio Iztuetak duela 200 urte jasotako Belauntxingoa guztiz desitxuratuz.Alma taldearen informazio gehiago izateko: https://almanoises.com/home Diasporari keinu egin nahian, Necocheako euskal etxetik dantzatu dute kantua, New York, Argentina eta Euskal Herria kantu horren bidez elkartuz.Gozatu: