Erraztiolatzak, Rafa Berasategik 2008an sorturiko erakustokiak, antzinako ohiturak eta gure arbasoen egunerokoak ezagutzeko aukera eskaintzen du.
Hainbat ofiziotako tresnak ikus daitezke bertan; aroztegiko tramankuluak, sarrailak eta errementarien lanabesak, esate baterako. Beste aurkikuntzen artean, ehungintzan erabiltzen ziren bi telar, animalientzako zepoak eta fosilak ikusiko ditugu. Ikusgarriak dira presoak lotzeko erabiltzen ziren burdinazko girgiluak ere, eta XVII. mendeko Seguran egindako metro bateko iltzeak, elizako teilatuan aurkituak.”
SEGURAKO HERRIAREN SORRERAZ
SEGURAKO HERRIAREN IZENAZ