
Aurten, ehun urte bete dira Xalbador jaio zela, eta gaurko egunez hil zen, orain dela 44 urte.
“Goizean jeiki ohetik eta non nagon eginik galde /
diot: “Aurrean Baztan daukazu, gibelean Erro alde /
ezkerretarat Eugi herria, eskuin alderat Luzaide; /
zure guziak Naparroaren hegalen azpian daude.
Ene sortzeko agerietan ni naiz baxenabartarra /
titulu horrek lehen hitzean galtzen du bere indarra; /
ni beheretar zendako deitu, nerez banaiz orotarra? /
Goi ta beherik ez da enetzat, Naparro bat da bakarra”.