Beloagako gaztelua Oiartzunen dago, Gurutze auzoan. Leku estrategikoa da: handik ederki ikusten dira Hondarribi aldea eta Donostia aldea, besteak beste. Nafarroako Erresumako ezin konta ahal gazteluetako bat izan zen Beloagakoa, eta Herriexistentziak martxa bat antolatu zuen aurreko astean gaztelura, 500 urteren ondoren baskoien herriak “bizirik irauteko, gertatutakoa oroitzeko eta egoera iraultzeko gogoa” duela adierazteko. Ariketa ezin hobea herriaren memoria kolektiboa berritzeko.
Bideo honetan, egun hartan Beloagako gazteluari buruz Joxe Mari Iturriotzek emandako azalpenak entzungo dituzu.
Esteka honetan, berriz, Herriexistentziaren gunetik hartutako kronika duzu, Iñaki Idigoras adiskideak idatzia:
Hemen duzue Beloaga gaztelura egindako martxaren kronika, @InakiIdigoras en eskutik.https://t.co/JsiiYpzaXW pic.twitter.com/8JRX5Z35cm
— Herriexistentzia (@Herriexistentzi) September 10, 2020
Ez galdu Beloagako gaztelua bisitatu eta zure herriaren historia ezagutzeko aukera; ez zaizu damutuko.
Argazkia: Karlos Aizpurua Etxarte
Argazkia: Karlos Aizpurua Etxarte
Argazkia: Gureberriak