
Bestelakoak
“Euskaraz jardun daiteke naziogintza espainola eginez, eta hori gertatu zaigu euskaratu ditugun eremu askotan: hezkuntzan, hedabideetan, administrazioetan”
Joxe Manuel Odriozolaren azken liburuaren izenburua iradokitzailea da: “Nora goaz euskalduntasun honekin?” (Elkar, 2017). Izenburutik haratago, mamitsua da liburua, eta egilearekin izan gara liburutik laburpen moduan ateratzen dituen zenbait puntu jorratuz.