Atzoko Garako titularra:
El Athletic cumple y da paso a la gran final vasca.
Guk nahiko genukeen titularra:
Athleticek eta Realak uko egin diote finala jokatzeari.
Milaka zaleren presioari erantzunez, bi taldeek agiri bat atera dute. Bertan
adierazten dute Espainiako erregea ez dela euskaldunen erregea, euskal
errepublika independente bat desio dutela eta anakronikoa litzatekeela
finala jokatzea euren iritzi eta ideologiaren aurka. Urte askotako erdeinu eta irainen aurrean, “planto“ egitea erabaki dute, ondorio guztiekin.
Erabakiak sekulako eztabaida piztu du, eta baita elkartasun mugimendu erraldoi bat ere. Udaletxe gehienetan independentzia aldarrikatzera doaz,
eta polizia eta ejerzitoko ehunka kamioi ikusi dituzte Aranda de Dueron
Gasteizera bidean.