“Hilgarria dugun egoera honi buelta emanen dion gure belaunaldi berriari tresnak helaraztea dugu helburu”

Otsailaren 22 eta 23rako antolatu den ekitaldi baten berri ematera gatoz gaurkoan. HERRIEXISTENTZIA izena hartu dute antolatzaileek, eta hau da euren aurkezpen gutuna:

“Adi, lagunok:

Idatzi honen bitartez HERRIEXISTENTZIA ekimena aurkeztu nahi dizuegu. Euskal Herriko hainbat eskualdetako kideek osatzen dugu, gure herriaren egoera mingarriari irtenbidea bilatzeko nahiak antolatzera bultzatuak.

Ohikoak dira, denboran luzatzen den edozein zapalkuntzan, subjektu jazarriak pairatzen dituen noraeza eta gutxitasun konplexua, zeinak askotan autogorroto ere bihur daitezkeen. Sintoma horiek gurean, euskaldunon artean, gure eguneroko ekintzetan gero eta nabarmenagoak dira. Espainia eta Frantziako estatuak, gure gaitzez jabeturik, beren izaera inperialistatik aldendu ordez, isil-isilean desagertzera garamatzan egitura zapaltzailea garatzen doaz. Egoera hilgarri honi buelta emanen dion gure belaunaldi berriari tresnak helaraztea dugu helburu. Inposatu dizkiguten mugak oro gaindituz, euskal nazioaren saretze eta formakuntzan lagundu nahi dugu berandu izan baino lehen, aurrera eraman beharreko askatze prozesurako pausoak emanez.

Herri honen odol isuria eteteko eta egoera iraultzeko xedez, zenbait egitarau antolatuko ditugu. Bai parte hartzeko, bai iradokizunak helarazteko, hemen duzue gure helbide elektronikoa: herriexistentzia@gmail.com. Edozein laguntza ongi etorria izanen da. Gu abiatuak gara. Bazatoz?”

Asisko Urmenetarekin izan gara, haren liburu berriena dela eta. Eta hau esan digu ekitaldiaren inguruan:

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 388 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .