Eneko Bidegain (Baiona, 1975) komunikazio irakaslea da Mondragon Unibertsitatean. Aurrez, kazetari gisa lan egindakoa da Euskaldunon Egunkarian eta Berrian.
Bi eleberri eta zenbait saiakera liburu ere idatzi ditu besteak beste, eta iritzi artikuluak idazten ere ikusi dugu, besteak beste komunikabide honetan bertan, kolaboratzaile gisa.
Oraingoan, bere liburu berriena hartu dugu aitzakia moduan berarekin solastatzeko: Lurraldea eta Herria.
Hasteko, estatu okupatua izatearen kontzientzia hartzetik abiatuko da herria askatzeko bidea.
Erakunde nazional berri bat sortu?
“Jendea konbentzitu? Herri aske gisa funtzionatuz lortuko da jendeak ulertzea zer dagoen irabazteko aske izanez”
Estrategia politikoa errealitate administratiboaren arabera diseinatzea (erritmoaren izenean) ez da bide ona errealitate hori desegiteko.
Espainiar / frantziar naziotasunean errotzen al gara hauteskundeetan parte hartuz?
Euskal Herri zatitua bera da Espainiari eta Frantziari loturik jarraitzeko faktore handi bat. Ba al da atzera bueltarik?