Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Alexander kazetari armeniar bat da eta egunotan gure artean dabil, Euskal Herriak Espainiarekin dituen harremanak ikertzen. Kaleko giroa ezagutu nahi, eta guztien ahotan dabilen albiste batekin topo egin du: Handia euskal filmak hamar Goya sari […]
Joxe Manuel Odriozola Eskoziako erreferendumaren harira behin eta berriz gauza bat irakurri eta aditu dut han eta hemen egun hauetan: nazio identitatearen auziak ez duela inolako eraginik izan eskoziarren erabakian. Bestelako faktoreak izan direla emaitzaren […]
Herri ororen lehen helburua irautea da, eta, horretarako, beharrezkoa du aske izatea. Beraz, herrien lehen ardura askatasun hori mantentzea da. Beste herri baten menpean daudenean, ordea, independentzia berreskuratzea dute beren ardura nagusia. Gure herria zapaldua […]