Uztailak 31 ditu gaur, San Ignazio eguna (noren?) egutegian.
Ignazio (Eneko zuen jaiotza-izen) gaztelar okupazio armadako kapitain zen 1521eko Iruñe okupatuan. Bertako gaztelutik hiria eta hiritarrak bonbardatzeko agindu zuen askapen armadak hiria berreskuratu bezperatan. Erabaki hori zela medio, hiritarrek egurtu egin nahi izan zuten zauriturik preso erori ondoren.
Gipuzkoako “patroi handiaren” eta Bizkaiko patroietako baten eguna ospatzen omen da gaur. Urriaren 12a edo uztailaren 14a ere osparazten dizkigute. Ez al da gaurkoa, bada, besteak bezain jaiegun arrotz eta inposatua?
————————————————————
LOIOLAKO PORRUSALDA (Tapia eta Leturia)
Azpeitiko mutila
Inazio donea
Zenbait atso gazteri
Jasoa gonea
Ai zer gonorrea
Inazio donea
Herriaren lepotik
Mila marabedi
Loiolatarren kasta
Madarika bedi
Besteren izerdi
Mila marabedi
Oiñaztarren mutila
Han aurrean doa
Gaztelaren pausoan
Oina ta zangoa
Ederra zapoa
Han aurrean doa
Iruñan hartu zuen
Zangoko herrena
Nafarroa salduta
Etsaia barrena
Ez du okerrena
Zangoko herrena
Begira nola doan
Aldarera herren
Apostoluetatik
Jarria da hurren
Ifernuko Txerren
Aldarera herren
Orduan sortu zuen
Jaunaren armada
Munduko gerra zikin
Guztien ama da
Inon beltzik bada
Jaunaren armada
Jainkoaren aldeko
Beso armatua
Dolarrak aspaldian
Ongi xarmatua
Ustel xamartua
Beso armatua
Loiolan ageri da
Eder basilika
Zeruko zergazainek
Sakela kilika
Kristo zintzilika
Eder basilika
Hizketa leuna du
Kristoren morroiak
Sotana beltza baina
Zuriak sermoiak
Loiolan zer lohiak
Kristoren morroiak
Urolako lohietan
Kli-klu kli-klu kli-klu
Horra santu batenak
Gaur zenbait meritu
Inaziok baditu
Beste hainbat kli-klu