Gure Berriak proiektuak hazten jarraitu ahal izateko langile bat behar du.
Ezinbesteko baldintza bakarra herri honen askatasunaren aldekoa izatea da. Gainerakoan, bideoen edizioan eta sare sozialen kudeaketan ezagutzak izatea aintzat hartuko da.
Eskaintzen den lanpostua lanaldi erdikoa litzateke, ia osorik etxetik lan egiteko modukoa eta norberak jarritako ordutegian.
Interesatuz gero, idatzi info@gureberriak.com helbidera zure curriculuma edo aurkezpen gutun bat gehituz.
Lan eskaintza zure lagunen artean zabaltzen lagunduko bazenigu ere, oso eskerturik geundeke.