Datorren igandean hauteskunde orokorrak dituzte Espainian. Hauteskunde horiek direla-eta gure herriak izan beharreko jarreraz hausnarketa bat eskatu diegu Eugenio Arzubialde eta Josetxo Lizarragari.
Ibilbide luzeko militanteak dira biak ala biak, lehenengo frankismoaren garaitik herriaren independentziaren aldeko borrokari lotuak, eta Orreaga taldeko kide hasiera-hasieratik. Euren hizkuntza berreskuratzeko bidean dira aspalditik, helmugatik oso hurbil esan genezake, baina elkarrizketa honetan espainolez entzungo ditugu. Hurrengoa, zuon berezko hizkuntzan!