Ane Ablanedo (Iruñea, 1973) unibertsitateko irakaslea da ogibidez, baina, egungo hezkuntza sistemarekin oso kritikoa izanik, pedagogia berritzailean prestatzailea ere bada. Horretaz gain, gure herriaren egoeraren inguruan diskurtso politiko zorrotza bezain kritikoa du.
Badira bost urte dagoeneko lehenengo aldiz elkarrizketatu genuenetik, baina haren esanek ez dute galtzen gaurkotasunik. Horregatik, eta datozen asteetan egin berri diogun elkarrizketa argitaratuko dugulako, hona hemen duela bost urte esan zizkigunak.
Arazoak zehazten ditugunean, jendea konponbide eske hasi ohi da, errezeta edo dena delako eske; nola konpon liteke gure arazo nagusia?