Zapalkuntzatik askatasunera

Duela gutxi, “ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA” liburua irakurtzeko aukera izan dut. “Gure Berriak” komunikabide digitalak argitaratutako lan bikain honek,  gure herriak sufritzen duen egoerari buruz hausnarrarazi dit.

Liburuan ederki aipatzen den bezala, badira hainbat gauza pertsonok eta herriek berezkoak ditugunak. Horietako bat bizitza da. Horretarako ahalmena eta indarra badugu, biziko gara, eta bestela ez. Eskubideak, beraz, indarraren eta borrokaren bidez lortzen dira: ez dira eskatzen; are gutxiago ukatzen dizkigun horri.

Gure ingurura begiratzea baino ez dugu, askatasuna lortu duten herriek, ez dutela galdetzen ea independentzia nahi duten ala ez. Ez dago munduan aske bizi nahi ez duen herririk.

Herri bati, ea aske izan nahi duen ala ez galdetzen bazaio, ea bizi nahi duen ala ez, herri horren existentzia ukatzen ari gara.

Herri bat existitzen bada, askatasuna du egoera natural eta normalizatua; kontrakoa, mendekotasuna, delitua da. Zer izan nahi duen galdetzen denean, parean jartzen dira zilegi den zerbait, eskubide bat, eta delitua den beste zerbait.

Euskal Herria bizi nahi duen herri bat bada; berez-berez du erabakia ,galdetu ere egin barik. Askatasuna eskuratzea da gure erronka.

ERRI

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 388 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .