Duela gutxi, Kanadara joan ginen, eta, orain, Katalunian izan gara, Santiago Espot elkarrizketatzeko. Idazle, politikari eta enpresaburu hau, besteak beste, Caràcter prestakuntza politikorako akademia berriaren bultzatzaileetariko bat da.
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Maixa Uriarte irakaslea Ohikoa izaten da, herri / kolektibo zapalduen testuinguruan, zapaltzaileak maila guztietan bere mundu ikuskera zabaltzeko grina. Modu horretan, egoeraren interpretazioa menderatzailearen betaurrekoen bidez egiten da. Horretarako, tresna ugari erabiltzen ditu, gordinetatik hasi […]
Aurten, hogei urte bete dira Bitoriano Gandiaga poeta hil zela. Mendatan jaio zen, Orbelaun baserrian, 1928ko urriaren 8an, eta Arantzazuko frantziskotarren komentuan hil, 2001eko otsailaren 21ean. 1940an, Arantzazuko frantziskotarren komentuan sartu zen nobizio moduan. […]