Gure Berriak Kanadan izan da, Unama’ki uhartean (Cape Breton-Nova Scotia), Jauzarreak eta Unama’ki Collegek antolatutako biltzar batean (Atlantiar Knekk Tepaw biltzarra). Han, Idoia Arana-Beobide zumaiarra aurkitu dugu, euskaldunon kulturaren eta lehen herrien kulturen arteko bitartekari lanetan.
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Gureberriak laugarren liburua argitaratzear dago, Zapalkuntzatik askatasunera, E(u)sklabo alaiak eta Aztihitza atera ondotik. Sugarren mende du izenburutzat liburu berriak; Asisko Urmeneta du egile, eta Erroak argitaletxea eta Lapurdi 1609 elkartea bidelagun direlarik aterako da. “1525etik […]
Ainhoa Larrañaga Max Weberren arabera boterea da, norbaiti zerbait inposatzeko probabilitatea, baita bere borondatearen aurka bada ere. Botereak askatu egin dezake baina baita zapaldu ere. Hizkuntza baten erabilera boterearekin zuzenki eta estuki lotua dago. Botereak […]