
Gaur asteazkena izan arren, ez dugu eduki berririk jarri gure webgunean, abuztuak 15 izanik jaieguna ospatzea erabaki baitugu. Estrategiaren jabe egin ginen Orreagan, eta munduaren aurrean subjektu politiko gisa agertu ahal izateko oinarria ezarri. Oroimen historikoak bere horretan duen garrantziaz haratago, gaurko egoerak pasarte historiko zehatz horrek ematen digun irakasgaia azpimarratzera garamatza. Handik ikastea dagokigu, hori baino ez litzateke guretzat Abuztuaren 15a oroitzea.