Jon Eyherabide Biologiako irakaslea, musikaria eta zinemazalea da, eta Hazparnen (Lapurdi) Zinegin jaialdia antolatzeko taldean dabil buru-belarri orain dela sei urtetik, zinemaldia sortu zutenetik.
Bidasoa ibaiak Hego eta Ipar Euskal Herriaren artean irudikatzen duen arrakalaz mintzatu zen 52. Durangoko Azokan, eta, bide batez, berarekin hitzordua egiteko aprobetxatu genuen, zinemaldiaren programazioa osatzeko dituzten zailtasunekin kezkatuta.