Zapalkuntzatik askatasunera – 1.2. BORTXAREN MOZORROAK

“The oppressed suffer multiple forms of death and that submission to oppression for fear of physical death is tragically self-defeating” (Zapalduek hainbat heriotza-modu pairatzen dituzte, eta heriotza fisikoaren beldurragatik zapalkuntzari men egitea tragikoki auto-suntsitzailea da).

Hussein Abdilahi Bulhan

Herrien menderakuntza inbasio militarrarekin hasten da, eta ondoren dator okupazioa.

Prozesuak hainbat fase izaten ditu. Jendea hil, emakumeak bortxatu, ondasunak bahitu, bertako erakundeak desegin eta inbaditzailearenak jarri; hori da okupazioaren lehen fasea.

Horrek sortzen duen beldurra,  egoerari oldartzeko izua, belaunaldiz belaunaldi transmititzen da, barneratutako jarreren bidez ere bai. Fase honetan, okupazioaren bigarren fasean, ez dago hasieran besteko biolentzia fisikoaren beharrik. Indarkeria fisikoa ez da hain agerikoa, instituzionalizatzen hasia delako. Mehatxua nahikoa da eta herria obeditzen hasten da, ezinbestean. Orduan sortzen da legedia, beldurrez obeditu beharreko legedia.

Inbaditzaileak, ondoren, bere krimena ezkutatu egiten du; herri zapalduaren memoriatik desagerrarazi. Historiaren bertsio gezurtia zabalduko du bere bitarteko guztiekin.

Hirugarren fasean, belaunaldi batzuen ondoren, herri zapalduak sinetsi egiten du gezur hori. Inbasioa ahaztu egiten du, eta ezarritako sistema goraipatzen hasten da. Behinola izan zuen botereaz ahaztu egin da, eta etsaiak emandako ogi-apurrak onartzen ditu, botere osoa etsaien esku ez uztearren; botere osoa, baina, aspalditik dago etsaiaren esku.

Azken fasean, zapaldutako herriak okupazioaren legedia onartzen du eta askatasuna lortzeko bide bakarra legedi hori dela barneratzen du.

Okupazioaz ohartzea, jabetzea da independentziarako bidearen lehen urratsa.

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 388 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .