Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
“Desobeditzeko gaitasunak ekarri bazuen gizakien historiaren hasiera, gerta litekeena da obedientziak ekartzea haren bukaera”. Erich Fromm Erakundeak organismo erregulatzaileak dira. Organismo horiek giza ekintza eta jokabideak bideratzen dituzte, instintuek animali jokabidea bideratzen duten modura. […]
Aniztasuna, elkarbizitza, konponbidea… Asko erabiltzen dira hitz horiek azken boladan, baina ba ote dakigu zertaz ari garen zehazki horiek ahotan dauzkagunean? Arazoei irtenbidea topatzeko, beharrezkoa da jatorrira jotzea, arazoa sortu duten oinarrizko arrazoien bila joatea. […]