Zapalkuntzatik Askatasunera

Gaurkoan ekitaldi baten berri ematera gatoz. Bihar zortzi, azaroak 10ean izango da ekitaldi hau, Iruñeako Kondestablearen jauregian, arratsaldeko zazpietan hasita.

Bertan duela ia urte bete argitaratu genuen Zapalkuntzatik Askatasunera liburua izango dute solaserako aitzakia Ane Ablanedo, Asisko Urmeneta eta Pako Aristik.

Dakizuenez liburuak askatasunerako bidaia proposatzen dio irakurleari, eta horretarako garrantzitsutzat jo genituen hainbat kontzeptu politiko dibulgazio mailara ekartzen ditu. Esate baterako, gaur egun hainbeste entzuten diren hitzak: bakea, erabakitzeko eskubidea, autodeterminazioa, subjektu politikoa, estatua, eta abar.

Aurrez Donostian, Uztaritzen edota Urruñan egin moduan oraingoan Iruñean antolatu dugu mahai ingurua. Animatu eta hurbildu bertara, ea denon artean gure begirada zauritua sendatzen dugun, eta bizitzari begiratzeko betaurreko hilgarriak kentzen ditugun.

irunea

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 388 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .